XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KALE HEZITZAILEAKKale Hezitzaileak; bai izen bitxia. Zer izango ote da hori? Inoiz entzun al duzue ezertxo Kale Hezitzaileei buruz? Hala ez bada, irakurri artikulu hau eta Amaia eta Iker-en bitartez Kale Hezitzaileak zeintzu diren ikasiko duzue beraiek hala baitira.
Gipuzkoako Heziketarako Kontsortzioak duela hiru urte kale heziketa programa bat atera zuen Pasaia, Andoain eta Zumarragan.
Programa honen erantzuna oso ona izan zenez, deialdia udaletxe guztietara zabaldu zen eta Zarautz beste sei herriekin batera aukeratua izan zen programa hau ezartzeko.
Behin herriak aukeratu eta gero, aurreko lauretaz gain, Tolosa, Eibar eta Intxaurrondo-kontsortzioak berak beste lehiaketa bat atera zuen herri hauetan Kale Hezitzaile modura nork egingo zuen lan erabakitzeko.
Zarautzen Amaia eta Ikerrek irabazi zuten lehiaketa eta geroztik buru belarri dihardute bere zereginetan.
Zarauzko Udaletxearen organigramaren barnean sartzen dira, hain zuzen ere, Gazte Ordezkaritzan.
Baina zein da zehazki Kale Hezitzaileen zeregina?
Amaiaren hitzetan
Kale hezitzaileek eskeini dezaketen laguntza, arazo edo kezka konkretuei aurre egitera bideratua egon daiteke; edo baita gaztetxoak aspertuta daudela eta beraiekin aktibitateak antolatzera ere, edota egoera horretarako herrian jadanik dauden baliabideak gerturatzea, azken hau izanik programako puntu garrantzitsuenetariko bat.
Ikerrek darrai esanez
Kale Hezitzaileen lehendabiziko zeregina beraz gazteengana hurbildu eta harreman bat eraikiz beraien kezkak jasotzea da.
Baina hori nola lortzen da? Kale Hezitzaileen esanetan,
Hala ere kontutan izan behar da Kale Hezitzaileak ez daudela inori bizia konpontzeko.
Gazte hauek oso adin konfliktiboan daude eta askok ez dakite edo ez dituzte izaten behar hainbat errekurtso arazoei eta egoerei aurre egiteko.
Kale Hezitzaileak baliabide hauek errazten edo laguntasun bat eskeintzen saiatzen dira baina inola ere ez beraiek arazoak konpontzen.
Hala ere, aktibitateak antolatzen hasi baino lehen, ingurua aztertu behar dute: herriko gaztetxoak ezagutu, zer gustatzen zaien, zer ez, zein talde dauden etab. luze bat. Eta orain lan prozesuaren parte honetan aurkitzen dira Kale Hezitzaileak.
Kale Hezitzaileen programa guztiz berria izan arren oso erantzun ona jaso du alde guztietatik.